Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZAWP Habana Espacios Creativos-en

ZAWP Habana Espacios Creativos-en

hACERIA Arteak-en lantaldeko kide batzuk Habana hirian izan gara CREhAbana – Sormen hiria, Hiria eta Gizartea Berritzeko Eredu gisa Habana Zaharraren testuinguruan – proiektuaren azken fasean parte hartzeko. Crehabana Tecnalia Ikerketa eta berrikuntza Fundazioak garatutako proiektua da, Habana hiriko Historialariaren Bulegoarekin eta beste agente batzuekin elkarlanean.

Proiektua 2014an hasi zen tokiko garapen prozesu endogenoak eta eredu urbanistikoa indartzeko, hazkunde ekonomikoaren eta eraldaketa sozial iraunkorraren bektore gisa. Horretarako, Habanako Zentro Historikoaren bilakaera zuzenduko duen hirigintza eta gizarte eta ekonomia birsorkuntza eredu bat garatu nahi du proiektu honek sormen-hiri baten laborategi gisa. ZAWP proiektuaren garapenean parte hartu du, nazioartean presentzia duen hiri-bilakaera eredu arrakastatsu bezala, eremu degradatuak eraldatuz sormen espazioetan oinarrituta.

Proiektuaren azken fasearen esparruan, Habana Espacios Creativos-ren aurre-inaugurazioa izan zen, arte, komunikazioaren eta teknologia berrien alor ezberdinetan gazte independenteen ekimenak sortu eta garatzeko lekua. Horrek erabilera berria emango dio Sarrá farmaziaren biltegiari. Bertan, proiektu berritzaileak eta jasangarriak egia bihurtzeko lan giro atsegin eta dinamikoa egongo da, eta proiektuen arteko harremana sustatuko da, horien artean konektibitatea eta lankidetza areagotuz.

Zentro honen helburu nagusietako bat Habanako Zentro Historikoaren komunitateari sentsibilizatzea da, sormenaren ekonomien balioa, hiriaren garapenaren bidez kultura sustatzeko.

Sortzaileak proiektuen aukeraketarako egingo den deialdi baten bidez sar daitezke zentro berrian. Proiektuak gazteek zuzenduta izan behar dira, beste proiektu batzuekin elkarlanean aritzeko gaitasuna izan, eta Habana Espacios Creativos sustatuko duen funtsezko lerroren batekin (diseinua, musika, ikus-entzunezko eta arte eszenikoak, proiektuak, programazioa eta kultur kudeaketa) bat egin behar du.

Espazioak bere ateak ireki zituen CartelON. Gráfica Cubana-k antolatutako erakusketa batekin. Kubako serigrafia grafikoak sustatzeko programak gainera, Habanako 500 urteurreneko kartel lehiaketa abian jarri zuen Habanako historialariaren bulegoarekin batera.

Leave a Reply

X