Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Destacados » ZAWP LAGUNA 2020 TXARTELA

ZAWP LAGUNA 2020 TXARTELA

ZAWPek ZAWP LAGUNA 2020 Txartelak aurkezten ditu ostiral honetan, urtarrilaren 17an.  2019. urtean ZAWP LAGUNA txartela zuten bazkideei txartela berriztatzeko aukera emango diegu, baita ZAWP LAGUNA izan nahi duten pertsona berriei ere. Arratsaldeko 18tan lagun ohiekin elkartuko gara, eta ordubete geroago, ZAWP LAGUNA izan nahi dutenen harrera egingo da: bisitatxo bat egingo zaie espazio berriak ezagutzeko baita txartela honen abantailak azaltzeko.

Hauek dira ZAWP LAGUNA txartelak eskaintzen dituen abantaila batzuk:

SARREREN ERRESERBA 
-Antzerki edo ekitaldiaren lehenengo ilaran sarrerak erreserbatzeko aukera izango dute ZAWP LAGUNek. Erreserbak bi pertsonentzat izan daitezke, aldez aurretik abisatuz, eta online erosketarik gabe, email edo telefono bidez.

DESKONTUAK
La Nave Va edo La Terminalen egiten den ordainpeko ekitaldi bakoitzak puntuak lortzeko aukera ematen dizu. 100 punto lortuz gero, doako sarrera izango duzu.
ZAWP LAGUNA Premium Txartelarekin deskontua izango duzu La Calde-ko Txokoa alokatzen duzun bakoitzean

ZOZKETAK
 -Hilabetero ekitaldi ezberdinetarako sarrera bikoitzak zozketatzen ditugu. 

OPARIAK
 -Lindy Hop dantzatzera zatoz? Ur botila bat zuretzako musutruk etortzeagatik! Gogoratu txartela erakusteaz etortzen zaren bakoitzean.

Honetaz gain, ZAWP LAGUNEk programazio osoa eta AGENDA aurretik jasoko dute mail bidez.

Zure asistentzia konfirmatu nahi izanez gero, idatzi email honetarainfo@zawp.org edo deitu telefono honetara 94 475 05 76

Leave a Reply

X