Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » Adierazgarriak » ZAWP leku berrian Ignazio Zuloaga margolariaren kalean

ZAWP leku berrian Ignazio Zuloaga margolariaren kalean

Haceria Arteak – ZAWP elkartean iragankortasunaren ideian, testuinguruaren harremanean eta diziplinen arteko elkarlanean oinarrituz jarduten dugu; hortaz, nomadatzat hartzen dugu geure burua eta horren ondorioz Elkarteak espazio berria bilatu du, Deustuko Erriberaren eta Zorrotzaurreko uhartearen erdian. Bertan, gutxienez hurrengo 10 urtetan lanean arituko gara, makinak bertara ere heldu arte.

Adierazpenerako eta hazkuntzarako espazioa da, sorkuntza laguntzeko eta sustatzeko eremu egokia eragiteko ahalegina egiten duena. Horretarako, proiektu sortuberriak eta proiektu zein langile finkatuak nahastuko dira. Eremu paregabea ideiak eta proiektua bultzatzeko zein ekitaldiak, topaketak, aurkezpenak,… burutzeko.

Zure proiektua garatzeko, lan egiteko espazioa bilatzen baduzu, ZAWPen sormenezko ekosistema aurkituko duzu, non ideiak gauzatzen, partekatzen eta merkaturatzen diren.

Hilero 85 €tik aurrera aukera izango duzu espazio malgua, zure bulegoa edo tailerra izateko honako hau izango duen leku batean:

  • Formakuntza-programak proiektu hasiberrientzat.
  • Ekintzak Kultura eta Sormeneko Industrien produktuak merkaturatzeko.
  • Harremana nazioarteko kultura-zentroen artean, ezagutzak eta esperientziak partekatzea errazten dutenak.

Lan-espazioko zenbait formatu aukeratzeko aukera izango duzu: aldizka edo modu jarraituan erabiltzeko mahaiak zein 12 m2 eta 18 m2 arteko espazio gardenak.

Aukera horiek guztiak wifia, jateko edo kafea hartzeko office-a, posta-jasotzeko gunea, bilera-gelak, erakusketa-espazioetarako prezio bereziak, WC, aisialdi-guneak eta proiektua webean zabaltzea dakartzate.

Erakusketa-espazioa bilatzen baduzu, orain egokitzen gaude espazio paregabea eskaintzeko. Bitartean, espazioaren Bisita birtuala egin dezakezu.

Galderarik baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke info@zawp.org helbidean edo 944 759 576 telefono zenbakian.

 

Leave a Reply

X