Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZAWPek “Copa España Creativa” sariaren hirugarren accésita jaso zuen

ZAWPek “Copa España Creativa” sariaren hirugarren accésita jaso zuen

Joan den 2017ko urriaren 28an, ZAWP (Zorrotzaurre Art Work In Progress) proiektuak “Copa España Creativa” sariaren hirugarren accésita jaso zuen, herrialdeko proiektu berritzaileei zuzenduta dagoena eta Melillako hiri autonomoan eman zena.

Sari hau eskaini zen Espainiako Sormenezko Hirien eta Lurraldeen Foroaren esparruan, Rey Juan Carlos Unibertsitateko Sormenezko Ekonomia Masterraren ekimena, Unibertsitateen, Erakundeen eta Enpresen arteko elkarlanaren estrategia gisa sortzen dena eta ikuspegi berritzailea duena, Sormenezko Ekonomia, Kultura, Kirola, Turismoa eta Aisialdia lotzen dituena, Lurraldearen Garapena eta Hiriaren Kudeaketa kontuan hartzen dituena. Eta, gainera, lan-aukera berriak zein nortasun- eta aniztasun-kulturala sortzen dituena, baita lotura- eta kohesio-soziala ere.

“Sormena eta giza- zein lurralde-berrikuntza” mailan hautatuta izan zen ZAWP, zeinean, besteak beste, Vitoria-Gasteizko Udalarekin “Sorkuntza turismo iraunkorraren eragile gisa” eta Bilboko Udalarekin “Sorkuntza eragile ekonomiko gisa” lehiatzen zen.

2017ko Copa España Creativa-n irabazi zuen ekimenak “Barrios antiguos, mucho por descubrir”, Kataluniako 34 udal barnean dituena. Epaimahaiak, besteak beste, honako aspektuak hartu ditu kontuan: erakundeen arteko elkarlana, sortzen duen aldaketa-dinamika eta autofinantzazioa.

Haceria Arteak Elkarteak ZAWP proiektua dela eta jaso zuen sariari dagokionez, nabarmendu egin zen ekimen zibila gisa duen ibilbidea, dinamikoa eta irekia topaketa sustatzen duena. Izaera iragankorra duten espazioak erabiltzea, baita finantziatzeko eredu berriak bilatzea ere. 2016an eta 2017an Bizkaiko Foru Aldundiak lehentasunezko ekintzatzat antzeman zuen ZAWP programa. Antzemate horrek ateak ireki zizkien pertsona fisiko eta juridikoei, horiek dohaintzak egin ditzaten eta PFEZ-an edo sozietateen gaineko zergan zerga-pizgarriak izateko aukera izan dezaten.

 

Leave a Reply

X