Zawp Logo - Zorrotzaurre Art Working Progress
euesen

Zawp

Home » ZAWP Mundua » ZAWPEK ESPAZIO BERRIEN ATEAK IREKITZEN DITU

ZAWPEK ESPAZIO BERRIEN ATEAK IREKITZEN DITU

“20 urteko itsasbidaiaren ondoren, norabide berri bat hartzen dugu”

Udaren hasieran ospatutako Desembarque Jaialdiaren ostean, ZAWP proiektuak bere espazio berrien ateak irekitzen ditu hurrengo asteburuan, irailaren 28 eta 29an. Uda osoa etxe-aldaketa egiten eman dugu, espazio zaharren eskualdaketak eta eraisketak direla eta. Hiru hilabete espazioak atontzen eta prestatzen egon eta gero, momentua ailegatu da, eta hurrengo asteburuan, ZONA FRANCA ZAWP deituko diogun espazio berria publikoari zabalduko dizkio bere ateak, Pintor Ignacio Zuloaga kalean, 3 eta 9 zenbakietan, Zorrotzaurreko irlan.

Lehenengo espazioa, orain arte Kiperman enpresaren egoitza izan dena, hemendik aurrera LA NAVE VA izango da. LA NAVE VA gure zawper-entzako coworking edo lan espazioez osatutako eraikina izango da, ontzi erraldoi baten antzera. Bertan, proiektu hauei berotasuna eta konpainia eskeiniko zaie ZAWP taldearen/eskifaiaren partez, proiektuak ongi porturatzearen helburuarekin beti. Coworking espazioren bat alokatzeko ideia baduzu, hemen klik egin dezakezu ezaugarriak ikusteko.

Bigarren espazioa, 3. zenbakian kokatuta, LA TERMINAL izango da. 2500m2-ko espazio hutsa eta zabala da LA TERMINAL, non, ekimen, jaialdi eta ekintza mota ezberdin egin ahal izango dira. Espazio honen barruan, “gastro gune” iraunkor bat egongo da, zawper-en sukaldaritza proiektuentzako, hain zuzen.

Hona hemen 28 eta 29rako prestatu dugun egitaraua:

28, LARUNBATA

10:30 Azokaren hasiera
12:00 ZAWPER proiektuen aurkezpena
13:00 «Viernes Unplugged» Denboraldi berriaren aurkezpena
-Joseba
-Luis
-Hallz n Koatz
18:00 Umeentzako gozogintza tailerra BilboDulce -ren eskutik
20:00 Azokaren amaiera
20:00 «Viernes Unplugged» musika zuzenean emanaldia
-Catfish
-No cash

29, IGANDEA

10:30 Azokaren hasiera
11:30 Music Jam: umeentzako musika tailerra
12:00 ARTEK: Eraldatu zure arropa. ZAWPER Tailerra.
13:00 «Viernes Unplugged» musika zuzenean emanaldia
-Perdido entre ilusiones
-Jonmi Colajets
-Simplemente Iñigo
14:30 Azokaren amaiera
15:00 Herri-bazkaria BilboDulce  -ren eskutik
17:00 Ukedada  Ukelab  ZAWPERren eskutik
18:00 Lindy-Hop: dantza klasea eta dantza saio librea

Leave a Reply

X